XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Oso erlazio erraza eta egokia dago erreakzio baten bero-trukaketaren eta bertan parte hartzen duten substantzien formazio-beroen artean.

Nola azterketa termokimikoetan ez den inoiz substantzien entalpia absolutuak lortzen eta bai substantzien arteko ezberdintasuna edo substantzia batetako bi faseen arteko aldea, ez dago inongo eragozpenik, nahi izanez gero, edozein erreferentziazko entalpia hartu eta horiekiko besteen entalpiak lortu.

Horrela bada, hauxe da normalean onartzen den hitzarmena:

Elementu guztien entalpiak egoera standardean zero dira edozein tenperaturatan.

Adibidez, hidrogeno gaseoso molekularraren (diatomikoa) entalpia eta sodio solido monoatomikoarena zero dira.

Beraz, konposatu baten formazio-entalpia bere entalpia izango da ken konposatu hori formatzeko behar diren elementuen entalpiak egoera standardean; baina nola hauek, definizioz, zero diren konposatuen formazio-entalpiak konposatuon entalpiak izango dira besterik gabe.

Horrela lortutako entalpion bidez, beraz, erraz lor daiteke edozein erreakziori dagokion erreakzio-beroa.

Adibidez, erreakzio honen:


erreakzio-entalpia hauxe izango da:


Baina oxigeno gaseoso diatomikoaren formazio-entalpia standarda nola zero den eta besteak tabulatuta dauden:


8.6.- Errekuntz beroa

Karbono eta hidrogenoa, eta batzutan oxigenoa ere bai, dituzten konposatu organikoak oxigeno gaseosotan erre daitezke, produktu moduan anhidrido karbonikoa eta ura, besterik ez, emateko.

Mol bat konposatu erretzerakoan, tenperatura jakin batetan eta atmosfera batetako presiopean askatzen den beroari errekuntz beroa esaten zaio.

Aurreko sailean emandako balioen bidez, adibidez, metanoaren errekuntz beroa (...)